MATH ROCK

Prezioak : 6 €tik 9 €rat / Bertan 12 €
ORAIN EROSI

20:30 OTSAILAREN 01a OSTIRALA
POLE SUD TYROSSEN

BRNS x ROPOPOROSE [NAMDOSE]

MACSrekin, LMArekin, eta POLE SUDrekin.


BRNSRPPRS proiektua Bruselako Nuits Botanique festibalaren karietara sortu zen. BRNS Bruselako power-pop taldearen eta Ropoporose Vendôme hiriko indie pop talde malenkoniatsuaren arteko nahasketa xarmagarria da. Deerhoof, Battles, Electric Electric, Blonde Readhead eta Grandaddy taldeen eraginak omen ditu; izugarri maite ditugun gauza anitz, hori bai! "Super talde" horrek aurten absolutuki ikusi behar den kontzertuetarik bat emanen du! 2019 hastapenean, lehen diskoa argitaratuko du.


BONDURAN

Hossegorreko laukotea da. Rock instrumental liluragarria jotzen du, beste ezeren beharrik ez duena. AND SO I WATCH YOU FROM AFAR edo THE REDNECK MANIFESTO taldeen eragina jaso du. Bonduran taldeak indar guzia oholtza gainean jartzen du eta eromenezko musika zurrunbiloan murgiltzen gaitu.