POP ROCK

Prezioak : 26 €tik 29 €rat / Bertan 32 €
ORAIN EROSI

JEUDI 12 NOVEMBRE 20:00 AZAROAREN 12a OSTEGUNA

IZIA

Duela hamar urte tupustean agertu zen. Berehala, bi Victoires de la musique sari irabazi zituen. Ordutik, bere gaitasunak behin eta berriz erakutsi ditu. 1970eko hamarkadako rock erreferentziak zituen errebeldea izatetik pop elektroniko goxoagoko musikaren gainetik frantsesez kantatzera pasa da. Zineman agerraldi batzuk egin ondoan, eszenatokira itzuli da, beti bezain basati eta sentsual. Citadelle laugarren diskoa aurkezten du orain.
Ahots- eta orkestra-aldaerak dituen lan honetan, hari instrumentuak eta teklatuak entzuten dira, eta giro desberdin anitz tartekatzen dira. Kantu bakoitzak nortasun azkarra du. Zintzotasunez beteriko diskoa da, ederra. Izïak ez du gezurrik erraten; agertokian ikusi eta etxean entzun duten guziek argi dute hori. Hala ere, Citadelle diskoa bere lanik autobiografikoena dela erran daiteke, biluzia eta apaingarririk gabea.

LEE ANN

Lee-Ann Currenek 30 urte ditu. Surf ohol baten gainean pasa du biziaren parterik handiena. Munduko txapelduna izan zen ere. Leinu luze baten afera da: aita, ama eta aitatxi ere surfaren aitzindari famatuak izan ziren. Baina, lehorrean dagoelarik, Lee-Annek gogoa beste nonbait du: nerabezarotik praktikatu duen musika jotzen du, lagunekin, taldearekin edo aitarekin Kalifornian. Eta bere burua urera botatzen du berriz, bere konposizio, hitz eta estiloarekin.