POP

Prezioak : 31 €tik 39 €rat (Eserleku zenbakituak) / Bertan 42 €
ORAIN EROSI

20:30 URRIAREN 13a ASTEAZKENA - MIDI GELTOKIAN

YANN TIERSEN

All diskoa argitaratu eta hamar hilabetera, Yann Tiersen berriz denen aho-mihitan da: disko berri batekin dator! Portrait izeneko lanean, hogeita bost kantu bildu ditu. Hauetarik hogeita bi aurreko diskoetako kantuen bertsio berriak dira: La Valse des monstres (1995) lehen diskotik All (2019) azken diskora, artean Rue des Cascades (1996), Le Phare (1998) edo EUSA (2016) Abbey Road estudioetan pianoarekin bakarrik grabatutako lana, eta, Le Fabuleux Destin d’Amélie Poulain (2001) noski, mundu osoan ezaguna den Jean-Pierre Jeunet-en filmaren soinu banda zoragarri hura. Tiersenen musika ibilbidean eta lanean, ingurumenaren gaia garrantzitsua izan da, beti. Ekologia sakonak interesatzen du, bereziki. Hala, zinez disko zentzuduna eta suharra sortu du. Lan berrian kolaboratzaile anitz gomitatu ditu: John Grant, Super Furry Animals taldeko Gruff Rhys kantaria, Sunn O))) taldeko Stephen O’Malley eta Blonde Redhead. Diskoa berrikitan eraikitako The Eskal estudio analogikoan grabatu du, Bretainiako Ouessant uhartean. Tiersenen agertoki gaineko lagunek parte hartu dute diskoan: Emilie Tiersen, Ólavur Jakúpsson eta Jens L Thomsen. Yann Tiersen sailkaezina da. Philip Glass-en gisako piano doinu lurrunkor moteletatik soinu esperimental eta zaratatsuagoetara pasatzen da, maisuki. Tiersen ohiz kanpoko artista da musikaren munduan. Horretaz ohartzeko, aski da Portrait disko zoragarria entzutea.