ROCK KANTUA

Prezioak : 12 €tik 15 €rat / Bertan 18 €
ORAIN EROSI

19:00 OTSAILAREN 25a OSTEGUNA

ALAIN DAMASIO & YAN PECHIN - ENTRER DANS LA COULEUR

Alde batetik, Alain Damasio ikusmen handiko autorea eta gaur egungo zientzia fikziozko literaturaren idazle nagusia (La Horde du Contrevent, Les Furtifs...). Bestetik, Yan Péchin gitarrista abenturazalea, Frantziako eszenako funtsezko elektroi librea. Bi artistak “Kolorean sartzeko” bateratu dira, eta, hala, “afektu, sentimendu eta emozioen gama kromatiko” osoa zeharkatzeko asmoa dute. Bizitzari buruzko ikerketa hura diskoan aurkeztu zuten lehenik, eta orain agertokian; halakoetan, zuzenekoaren suak ekarririk, bikoteak hitzen eta noten magma goria jalgiarazten du.
Alain Damasiok gure jendarte demokratiko eta teknologikoen bilakaera ikertzen du, sekulako indarra duten kontakizun distopikoetan. Yan Péchin, berriz, 90ko hamarkadaren hastapenetik jo eta ke ari den gitarrista ausarta da; besteak beste, Alain Bashung, Miossec eta Brigitte Fontainekin jo du. Eta etorkizuneko soinu kitzikagarriak lantzen ditu.
Entrer dans la couleur (Kolorean sartu) Damasioren Les Furtifs (2019) liburu arrakastatsuaren soinu-banda da, liburuaren jarraipen musikatua. Lehenik, ohiz kanpoko disko zoragarrian argitaratu zuten. Orain, zuzeneko emanaldietan aurkezten dute.

ALAIN DAMASIO

Lyonen sortu zen, 1969an. Alain Damasiok irudimenaren gailurra jotzen du, etengabe. Zientzia fikzioaren, filosofiaren eta poesiaren bidegurutzean, mundua irudikatzeko hitz zoragarriak darabiltza. 2004an, La Horde du contrevent bigarren eleberria argitaratu zuen, eta orduan Irudimenaren Sari Nagusia jaso zuen. Ahots askotako kontakizunak nahiago dituela dio; eta hizkuntzaren lan fisiko eta fisiologikorako, pertsonaia bat baino gehiagori gorputza eman behar diola eta hura ere haien baitan proiektatu behar dela ere.

YANN PECHIN

Gitarrista bikain honek, besteak beste, Christophe Miossec, Marie-France, Foreman, Bertier, Hubert-Félix Thiéfaine eta beste anitzen kantuak sortu ditu. 1990ko hamarkadan ekin zion musikari ibilbideari, Jil Caplan, Buzy eta Carole Laurekin. Gero, raï eta afrikar musiken inguruan lan egin zuen (Cheikha Rimitti, Zahouania, Bilal, Geoffrey Oryema). Estudioko eta agertokiko musikari aparta da. Alain Bashung (2002tik 2009ra), Brigitte Fontaine, Jacques Higelin, Hubert-Félix Thiéfaine, Rachid Taha eta beste hainbaten gitarrista kuttuna izan da.

Distribution
Alain Damasio : voix
Yan Péchin : guitares
Fethi Tounsi : lumières, vidéo
Bertin Meynard : son
David Gauchard : mise en scène
Anne Doe : direction d’acteur
Alexandre Machefel : création vidéo

Mentions obligatoires
Production du spectacle : Ulysse Maison d’Artistes
Spectacle crée grâce au soutien du Rocher de Palmer (Cenon) et de l’Aire Libre (St-Jacques-de-la-Lande)