HARD CORE

Prezioak : 19 €tik 22 €rat / Bertan 25 €
ACHETEZ VOS PLACES

20:00 EKAINAREN 30a ASTEARTEA

MADBALL

MADBALL taldeak hasieratik harreman estua izan du AGNOSTIC FRONT taldearekin. Baina, Freddy Cricien eta Hoya Roc musikariek gidaturik, New Yorkeko hardcore taldeak bere jitea moldatzen jakin du. MADBALLek hastapenetik fama ona ukan zuen. Eta, kontzertu birak bata bestearen ondotik antolatzearen ondorioz, taldeari poliki-poliki sinesgarritasuna eman zitzaion. Egun, New York Hardcore eszenako erreferentzia nagusia da. Eta estatus hori molderik hoberenean justifikatzen du: agertoki gainean, kontzertu indartsuak emanez! Taldea sortu zenetik hogeita bost urte pasa dira. 2018an, For The Cause bederatzigarren diskoa argitaratu zuen. Azken disko honetan, taldearen partetik bilakaera bat sendi da, edo gutienez gauza berriak saiatzeko eta errutinatik ateratzeko nahikeria. Kantuak beti bezain efikazak dira. Sekulako indarra dute. Zati batzuk oso zuzenak eta biziak dira, eta beste batzuk himnoen kantatzeko egokiak dira. Freddy Cricien-ek usaian baino gehiago kantatzen du, rap eta oihu artean betiere. Hainbeste urteren ondotik, Madballek oraindik harritzen gaitu. Kantu berri bikain horiek zuzenean ikusteko gogoa ematen digu!