DRONE AMBIENT

Prezioak : Bakarra 6 €
ORAIN EROSI

19:00 MARTXOAREN 29a IGANDEA (70 tokia)
PIOCHE PROJECTS 16, impasse de Pioche Biarritz

IIVII

Artista plastikoa, argazkilaria eta zinemagilea da Josh Graham (artista izenez IIVII). Musika tresna anitz jotzen ditu ere. Musikagile elektro-akustikoa da. Soinu sortzaile eta ikertzailea da. Ibilbide anizkoitz honen ondotik, artistak Obsidian izeneko EP berria argitaratu du. Diskoan 34 minutuko soinu minimalista entzun daiteke. Entzuleak argi-ilunen artean murgiltzen ditu IIVII artistak. Irudi anitz gogora ekartzen dituzten emozioak sorrarazten ditu. EParen hasieratik tonua emana da: sintetizadore distortsionatuen geruza hibrido zoragarriak eta piano nota arin ederrak. Lan berri honetan, IIVII artistak argi-ilunean egindako bidaia harrigarrira gomitatzen gaitu. Ele nahasi kosmopolita anitzen artera eraman gaitzala!

TESTURA