ELECTRO

Prezioak : 19 €tik 22 €rat / Bertan 25 €
ORAIN EROSI

21:00 UZTAILAREN 09a OSTEGUNA

Solar Sound System elkarlanekin


KOMPROMAT

Vitalic-ek eta Rebeka Warrior-ek sorturiko talde berria da. Berlingo tekno musikaren hasieran inspiraturik, Einstürzende Neubauten eta Crash Course in Science taldeen artean kokatzen da nonbait. KOMPROMAT punk, rock, iluna eta sakona da. Gerla oihuak eta otoitzak egitera bultzatzen gaitu. Eskuak airean dantzatzeko eta negar eginez gerria mugitzeko gogoa ematen digu.

LUCIE ANTUNES

Lehen urratsak molde aski klasikoan egin zituen perkusionista gazte honek. 2019an, SERGEÏ lehen diskoa argitaratu zuen. Ihesaldi ederrak eskaintzen ditu. Musika instrumentala eta erritmikoa sortzen du, ordenagailurik eta artefakturik gabe. Dantzarako musika egokia da. Bide berriak zabaltzen ditu, baina beti dantzalekua jomugan.