BLUES FOLK

Prezioak : 10 €tik 12 €rat / Bertan 15 €
ORAIN EROSI

19:00 OTSAILAREN 27a LARUNBATA
La Mamisèle, 30 Herriko etxe lekua, 40230 Saubrigues

Atabal, Scène au Champs La Mamisèle eta MACS aurkezten dute :

BLICK BASSY

Blick Bassy Kamerungo kantagile kantariak Afrikako blues-folk musika jotzen du, arras sakona eta moldaketa finez betea.
1958 diskoa argitaratu berri du. 11 kantuak bere sorterriko pertsona ihardukitzaile ospetsu bati eskaini dizkio: Rubén Um Nyobé, ezizenez “Mpodol”. Kamerungo independentzia aldarrikatu zuen lehen buruzagi politikoa izan zen hura, eta, horregatik, militar frantsesek 1958ko irailaren 13an oihanean garbitu zuten. Blick Bassyren laugarren diskoa obra osoa da: berehalako xarma duten melodiak, Blicken ahots inoiz baino hunkigarriagoak eta arrisku ekologiko eta sozial handiko garai hauetan sekulako garrantzi duen adigai pedagogikoa biltzen ditu.
Hala, xedearen zorroztasun moralaz gain, Blickek musika arras berezia eskaintzen du, uzta ezin hobea, eta tokiko gusturik onenak –assiko, bolobo edo hongo erritmoak–, eta eragin unibertsalagoak uztartzen ditu –Marvin Gaye soulmanaren edo Skip James bluesmanaren musikaren zale errabiatua da–. Lan honi ez zaio sormenik falta. Afro folk edo afro soul kategoriak aise gainditzen ditu, hari instrumentuak, kobreak eta sintetizadoreak abilki eta arras molde modernoan nahasten ditu. Bateriarik eta perkusiorik gabeko disko “afrikarra” da.
Clément Petit biolontxelo joile, Johan Blanc tronboi joile eta Alexis Anerilles tronpeta eta teklatu joilearekin eta Renaud Letang ekoizlearen laguntzarekin (Philippe Katherine, Chilly Gonzales, Feist…), 1958 obra etorkizuna argitzeko dohaina duen gibelerako urratsa da.