EH DANTZA

Prezioak : 6 € / Bertan 9 €
ORAIN EROSI

20:30 OTSAILAREN 07a OSTIRALA

BAL BILAKA DANTZALDIA

Bilaka Baionan kokatua da. Euskal Herriko kultura herrikoiaren ikuspegi garaikidea arakatu nahian dabiltzan musikari eta dantzariak biltzen ditu. Kolektiboa berriz moldatutako doinu herrikoi eta sorkuntza batzuez osaturiko Plazaz disko berria aurkeztera dator. Gaualdi berezi honetan, Atabaleko publikoa dantzatzera gonbidatuko du.

ZEF

Lagunak, musika eta bidaiak. Jendarteko ohiturak kordokatzeko gogoa eta jendea hatsanturik biribilean dantzan ariarazteko xedea. Nortasun azkarren arteko nahasketa eta agertoki gaineko tenpesta koloretsua. ZEF ekaitz-zirimola pizgarria da!