ELEKTRO KANTUA

Prezioak : 22 €tik 25 €rat / Bertan 28 €
ORAIN EROSI

20:30 OTSAILAREN 26a OSTIRALA

SUZANE

Urte bat pasa da. Lehen EP ohargarri baten ondotik, SUZANEk anonimotasunaren itzala gibelean utzi eta erritmoa bizkortu zuen. Hastapeneko kontzertu urriak kontzertu bira erraldoi bilakatu ziren. Frantziako hegoaldeko artista gazteak ez zuen pausatzeko astirik izan. Eta, berehala, lehen diskoa argitaratu zuen. Ezer ezetik, osotasunera! Frantses kantagintza? Musika elektronikoa? Etiketek ez dute neholako garrantzirik. Suzanek bere garaiari buruz kantatzen du, zinismorik eta laburpenik gabe. Introspekzio ahalketia egiten du, biluzik agertzen da eta ez du nehor engainatzen. Musika eta hitzak, gogoa eta gorputza jite harrigarriarekin eta indar bateratzailearekin uztartzen ditu. Estetika hunkigarria du, eta melodia sinpleak eta onak. Frantziako festibaletako artistarik programatuena da, orain! Toï Toï: eszenako arteetan, emanaldi baten aitzinetik xantza ona desiratzeko erraten da. Superstizio afera bat, beraz. Suzanek begi bistako gauzak isildu eta zinez gu garena kantatzen du.