RAP

Prezioak : 22 €tik 25 €rat / Bertan 28 €
ORAIN EROSI

20:00 URRIAREN 09a OSTIRALA

LORENZO

Erdibide zuzena atzeman behar ote dugu, hitzez hitz hartu behar ez den umorea, parodia, ergelkeria, probokazioa, absurdoa, erokeria, antzerkia, adimena, fintasuna eta zinezko talentuaren artean? Izan ere, guzti horiei esker iritsi da Jérémie Serrandour bretoi gaztea dagoen lekuan. Gaur egun, « Troll Rap » izendatzen den eszenaren liderretarik bat da. Vald rap kantariaren kontzertuaren ondotik (Lorenzoren Bizarre kantuan parte hartzen du, « haurrentzat, hemendik hamar urtera, guk ordezkatuko dugu rap kontzientea » kantatuz), Lorenzo fenomenoa etorriko da Biarritzera, bigarren aldiz. Hiru urte bakarrik behar izan ditu nabarmentzeko: hamarnaka bideoklip irrigarri eta hiru disko argitaratu ditu. Diskoen izenburuak bizi egitasmoak iragartzeko eta buzz-a eragiteko pentsatuak izan dira: Empereur Du Sale (2016), Rien à Branler (2018) eta Sex In The City (2019). Pikachuren irudia duen bob txapela, eguzkitako betaurrekoak eta 90ko hamarkadako kirol jantziak beti soinean ditu. Beti Poto Rico lagunarekin agertzen da. Eta esaldi guztiak « mamène » (txo!) hitzarekin bukatzen ditu. Geek kultura, rap-a, politikoki ez zuzena, hip-hop-a, trufa eta arrunkeria baliatzen ditu. Hitz jario bikaina du eta segurtasun harrigarria. Kolaborazio anitz egin ditu. Parodiaren zentzu fina du, eta, hala, estereotipo guztiak errazki gainditzen ditu. Lorenzok azken diskoa blockbuster baten gisara pentsatu du. Eta pailazoa bere parioa irabazten ari da. Aise gainera.