POP ROCK

Prezioak : 27 €tik 30 €rat / Bertan 33 €
ORAIN EROSI

18:30 - 20:00 ABENDUAREN 13a IGANDEA - MIDI GELTOKIAN

IZÏA

Maiz erraten dudan bezala, itxaropena ikuskizunarekin berpizten da. Guretzat –artista, teknikari, musikari, bira antolatzaile, kontzertu aretoentzat–, baina baita ikusleentzat ere. Jarririk eta maskara jantzirik zegoen jendearen aitzinean jotzeko beldur handia nuen; baina kontzertuak ikustera joan nintzen, jarririk eta maskara jantzirik, eta orduan ohartu nintzen deusek ez zuela zuzeneko emanaldi bat ikustearen plazerra ordezkatzen, baldintzak zirenak izanik ere. Egunak zenbat eta gehiago pasa, orduan eta jasanezinagoa iruditzen zitzaidan nire kontzertuak ezeztatzea. Horregatik erabaki nuen taldearekin beste bira bat antolatzea, inposatutako baldintzetan. Hasierako bira bertan behera utzi behar izan genuen, egungo baldintzetan eta gelditzen zitzaigun denbora laburrean hura antolatzea ezinezkoa baitzen. Ondorioz, ikuskizun berri bat muntatuko dugu, baliabide sinpleekin. Eta, hala, hilabete batez ibiliko gara, gau eta egun, Frantziako errepideetan gaindi. Lehengo gisan. Kilometroak irentsiko ditugu, elkar ikusteko eta itxaropena berpizteko. Kilikagarria izanen da, hordigarria, eta bizi-bizia ere. Zuentzat ez da leku askorik izanen, baina niretzat pentsaezina zen kontzerturik ez eskaintzea. Ez dakigu bihar zer gertatuko den, ez dakigu noiz jotzen ahalko dugun berriz lehen bezala, eta ez dakigu noiz bizitzen ahalko garen lehengo moduan. Beraz, egunez egunekoa eginez bizi behar da. Borrokatu eta gogor eutsi. Eta, batez ere, azkar jo behar dugu, gure bihotzek taupaka batera egin dezaten. Zuek ikusteko irrikan nago.

Duela hamar urte tupustean agertu zen. Berehala, bi Victoires de la musique sari irabazi zituen. Ordutik, bere gaitasunak behin eta berriz erakutsi ditu. 1970eko hamarkadako rock erreferentziak zituen errebeldea izatetik pop elektroniko goxoagoko musikaren gainetik frantsesez kantatzera pasa da. Zineman agerraldi batzuk egin ondoan, eszenatokira itzuli da, beti bezain basati eta sentsual. Citadelle laugarren diskoa aurkezten du orain.

Ahots- eta orkestra-aldaerak dituen lan honetan, hari instrumentuak eta teklatuak entzuten dira, eta giro desberdin anitz tartekatzen dira. Kantu bakoitzak nortasun azkarra du. Zintzotasunez beteriko diskoa da, ederra. Izïak ez du gezurrik erraten; agertokian ikusi eta etxean entzun duten guziek argi dute hori. Hala ere, Citadelle diskoa bere lanik autobiografikoena dela erran daiteke, biluzia eta apaingarririk gabea.