POP INDE

Prezioak : 10 €tik 13 €rat / Bertan 16 € / Kide Urririk
ORAIN EROSI

20:00 MARTXOAREN 26a OSTEGUNA


Le Microscoperekin elkarlan


SHANNON WRIGHT [PIANO SOLO]

Guillaume Nicloux-en Les Confins du Monde filmaren soinu banda sortzen pasatako denboraren ondotik, Atlanta hiriko kantugile sutsua Providence disko berriarekin itzuli da. Providence diskoan, pianoa baizik ez daiteke entzun. Instrumentu hau da bere ahotsaren aliatu bakarra. Shannon Wright-ek beste ezeren babesik gabe, ahots indartsu eta sentikorrarekin, poemen bitartez, istorio hunkigarriak eta pertsonalak deklamatzen ditu.

LUCIE ANTUNES

Lehen urratsak molde aski klasikoan egin zituen perkusionista gazte honek. 2019an, SERGEÏ lehen diskoa argitaratu zuen. Ihesaldi ederrak eskaintzen ditu. Musika instrumentala eta erritmikoa sortzen du, ordenagailurik eta artefakturik gabe. Dantzarako musika egokia da. Bide berriak zabaltzen ditu, baina beti dantzalekua jomugan.