CINE BD CONCERT

Prezioak : 6 € / Bertan 7 € / BONOA [+ ROPOPOROSE] 10 € / Kide Urririk
ORAIN EROSI

19:00 MARTXOAREN 25a OSTEGUNA

TOTORRO AND FRIENDS
Et si l'amour c'était aimer ? de Fabcaro

Totorro post-rock eta math-rock taldetik jalgitako proiektua da Totorro and Friend(s). 2018an sortu zen, Eric Chahi-ren Another World bideo-joko mitikoaren inguruko sorkuntza original eta “bideo-joko-kontzertuaren” karietara. Frantziako musika independenteen munduko eragile garrantzitsuenetako bat den La Station Service ekoiztetxeak sustatzen du proiektua.
Irudirako musikaren lehen saiakera honek gorazarre egiten zion arte gisa beti onartzen ez den bideo-jokoen munduari.
Lehen esperientzia horren ondotik, eta berriz ere musika zinez hunkitzen gaituen komunikabide bati lotzeko gogoarekin, taldeak komikia hautatu du sorkuntza proiektu berri honetarako.
Komikiak irudi finkoak eskaintzen dizkio ikusleari, baina irakurlearen begirada gidatzeko aukerak ugariak eta anitzak dira. Eta gaurko komikigintzan, FABCARO-ren lana hautatu du TOTORROk. Izan ere, komikigile honek estilo zehatz bat proposatzen du, arras gai seriosak lantzeko gaitasuna du, irakurleari erlatibizatzeko aukera ematen dion arintasuna eskainiz.
Et si l’amour c’était aimer ? obrak erakarri du bereziki taldearen arreta. Pertsonaia garaikide horien eguneroko arazoak desdramatizatzeko modu bereziak eta «helduen» munduaren seriotasunak musikaz duten ikuspegia ezin hobeki islatzen du.
Totorroren musika ere kalkulatua, zehatza eta serioa da eraikuntzari dagokionez, eta, aldiz, emaitzari dagokionez, jostetarakoa, epidermikoa eta senezkoa da. Ikuskizun berri hau, beraz, musika-konposizioaren eta irudiei esker erritmoaren dinamizazioaren inguruan oinarritzen da. Beste irakurketa-esperientzia bat proposatzen saiatzen da, non begirada muntaiak eta ekintzari lotutako musika estiloak bideratzen baitute.