POP ROCK

Prezioak : BETEA

20:00 AZAROAREN 28a OSTEGUNA - HALLE IRATY

CATHERINE RINGER chante Les Rita Mitsouko

Les Rita Mitsouko Frantziako rock bikoterik bereziena zen. Catherine Ringer eta Fred Chichin artistek 1979an sortu zuten taldea. Berritasuna eta freskotasuna ekarri zuten. Umorea, seriostasuna, erotasuna eta trufa nahasten zituzten. Musika eragin orori irekiak ziren. Urteak aise iragan zituen taldeak. Marcia Baïla latino¬-rock kantu famatuari esker, jende guziek Rita Mitsouko ezagutu zuten. Nork ez ditu sekula beren Le Petit Train, Andy, C’est Comme Ca edo Les Histoires d’A kantuak kantatu?