GARAGE PSYCHE

Prezioak : 14 €tik 17 €rat / Bertan 20 €
ORAIN EROSI

20:00 MARTXOAREN 22a ASTELEHENA


ATABAL eta Musique d'Apéritif-ek aurkezten dute:


FUZZ

Fuzz 2011n sortu zen Kalifornian, Ty Segall (bateria/ahotsa) Kaliforniako garage eszenako guruaren eta Charlie Moothart-en (gitarra/ahotsa) eskutik. Aspaldiko bi lagun hauek 2000ko hamarkadaren erdialdean elkarrekin jo zuten Epsilons taldean. Bi adiskideek lehenik bi single atera zituzten Fuzz izenarekin, eta gero Chad Ubovich baxu-jotzailea taldera batu zitzaien. Chris Woodhouseren zuzendaritzapean (Thee Oh Sees, The Intelligence), hirukoteak izen bereko lehen albuma kaleratu zuen, Black Sabbath eta Jimi Hendrixen doinuen eraginpean. Ty Segallek bere bakarkako ibilbideaz gain beste proiektu anitzetan parte hartzea ez zen arazoa izan Fuzz taldearentzat, eta, laster, 2015ean, II diskoa argitaratu zuen hirukoteak. Urte luzez isilik egon ondoan, Fuzz berriz Europara itzuliko da!