POP FOLK

Prezioak : 9 €tik 12 €rat / Bertan 15 €
ORAIN EROSI

20:30 MAIATZAREN 24a OSTIRALA

Hego Akitaniako Eszenatoki Nazionalarekin elkarlanean


O - OLIVIER MARGUERIT

Frantziako pop musikaren zaleek Olivier Marguerit “O.” ezagutzen dute, hain segur. Pop musikaren historian konda duten taldeetan jo du, hala nola Syd Matters, Mina Tindle, Thousand eta Chevalrex taldeetan.
“Un Torrent La Boue” bakarkako lehen diskoagatik laudorioak bildu zituen. À Terre bigarren lanarekin gauza bera gertatuko da, segur!

THOUSAND

Stéphane Milochevitch artistaren proiektua da Thousand. Izen bereko diskoa argitaratu eta hiru urte geroago, Tunnel végétal diskoarekin dator orain: arimatik jalgi musika eta frantsesez kantatu testu berezi eta dotoreak. Disko berrian, mota anitzetako figurak eta literaturaren eta zinemaren eragin nabarmenak daude. « Ez dut music business-aren zaletasunik. Ez. Nire musika elikatzen duena zera da: marrazkia, broderia edo berbereen tapizak » azaltzen du artistak. Agertokian, bere ondoan, Olivier Marguerit baxu jotzailea eta Emma Broughton koro egilea (O & les filles proiektuan ezagutua) daude. Frantziako kantagintzaren berpiztea hor dago. Duda izpirik gabe.