POP ELECTRO DISCO

Prezioak : 6 €tik 9 €rat / Bertan 12 €
ORAIN EROSI

21:00 AZAROAREN 09a LARUNBATA

ATABAL, Musique d'apéritif eta le Microscope aurkezten dute :
   

THE MAUSKOVIC DANCE BAND

« Afrobeat eta cumbia erritmoek New York-eko new-wave eta disco doinuekin bat egiten dutelarik », horra THE MAUSKOVIC DANCE BAND! Izen honen atzean, Holandako bost gizon daude. Soinu elektroxok bat eskaintzen dute: erritmo handiko perkusioak eta baxua, dantzatzeko agindua eta giro psikodelikoetarako zaletasuna. Nicola Mauksovic-ek sortu zuen taldea (Altin Gun, Jacco Gardner). Bere anaiekin hilabete batzuk estudioan esperimentatzen pasa ondoan, etorkizun handiko taldea finkatu zuen. Erotasun zerbait duten holandes horien gogo eta nahi guziek alaiki bat egiten dute, soinu zurrunbilo mugagabe batean, interferentziarik gabe. Pizgarria eta arras euforikoa den erritmo honek helburu bakarra du: leher egin arte zuek dantzan ariaraztea! 2018ko martxoan The Mauskovic Dance Band-ek lehen EPa argitaratu zuen, Soundway Rec diskoetxe famatuaren zigilupean (The Heliocentrics, Flamingods, Batida, Meridian Brothers...).

BOTIBOL - RELEASE PARTY

2011n Born From A Shore disko ohargarria eta bikaina argitaratu zuenetik, Frantziako musika independentean artistarik hoberenen artean kokatzen da eta estatuko irratiek eta prentsa berezituak anitz atsegin dute. Pariseko La Cigale aretoan eta Baionako ostatuetan jo du, eta La Route Du Rock eta Usopop festibaletan! Orain, La fièvre Golby hirugarren diskoarekin itzuli da. Petit Fantôme taldearekin egin kontzertu biren artean sortutako diskoa da. Johannes Buff-ek grabatu du (Thurston Moore), Euskal Herrian. Bordeleko mutikoaren LP berria "jatorrira itzultze" bat da. François de Roubaix film musikagilearen eta Frantziako 1970eko musika psikodelikoaren eraginak uztartzen ditu.

+ MUSIQUE D'APERITIF DJ SET