POP ROCK

Prezioak : 19 €tik 22 €rat / Bertan 25 €
ORAIN EROSI

19:00 AZAROAREN 11a ASTELEHENA

BALTHAZAR

"Fever" diskoaren lehen kantuaren hastapenetik, argi da taldeko bost kideak aldatu direla. Azken urteetan batzuek bakarka izandako ibilbideen ondorioz, hain segur. Laugarren disko honekin, Balthazar lurralde berri batean sartu da. Baina, lehenago taldeak pausaldia izan zuen. Orduan, Jinte Deprez eta Maarten Devoldere kantagile eta kantariek bakarkako ibilbideei ekin zieten. Taldetik urrundu eta bide interesgarriak ikertu zituzten: esperientzia pertsonalak edo sorkuntza faseak. Devoldere-ek bi art-jazz disko jori eta ilun argitaratu zituen, Warhaus izenarekin. Balthazar-en lanaz libraturik, azkenean Kirgizistanera joan zen erretreta espirituala bizitzera. Denbora berean, eskolaz geroztik lagun hoberena duen Deprez etxean egon zen, Gent hirian. Estudioan lan egin eta eskola zaharreko R&B musikarentzat zuen zaletasunari lotu zitzaion. J. Bernardt izenarekin bakarkako disko bat argitaratu zuen. Bakarka izandako arrakastaren ondorioz, berriz elkarrekin lan egiteko gogoa piztu zitzaien bi artistei. Zerumuga artistiko zabalagoak lagundurik eta bakarkako lanen kalitate handiak bultzaturik, Balthazar-en laugarren lanari ekin zioten. Taldeak ez zuen aitzinetik neholako proiektu zehatzik finkatu. Xedea zen aurreko lanak hobetzea eta taldearen historia idazten segitzea. Bi kantagile nagusiak ados jarri ziren: ikusmolde ez hain seriosa, soinu freskoagoa eta melodia gutiago. Devoldere kantariak zera dio: « Kantu batzuek Balthazar-en kantu klasikoak dirudite, besteek xehatuagoak dirudite, baina Fever kantua sortu eta orduan lortu dugu diskoaren oinarriak finkatzea.»