Tokika ondorio ugari dituen nazioarteko mugimendua. Punk mugimenduak hainbat belaunaldi astindu ditu, garai desberdinak markatu ditu eta korronte askoren inspirazio iturri izan da. Frantziako estatuko punk eszenaren 1976tik gaur egun arteko historiari buruzko ikerketa-proiektuaren barnean, egun honetan, Euskal Herria aipatuko da bereziki.
Egun osoko egitarauan, Euskal Herriaz ikuspegi orokorra izango da (iparraldea eta hegoaldea), eta musika-, politika-, gizarte- eta kultura-mugimenduen hedadura eta eragina baloratzeko aukera izango da. Nostalgiarik gabe, jendartetik bazter bizi nahi zuen fenomeno bat erdigunean jarriko dugu, eta etorkizunari uko egiten zion belaunaldi bat aztertuko dugu gaur!