POP ROCK

Prezioak : 24 €tik 27 €rat / Bertan 30 €
ORAIN EROSI

20:00 MARTXOAREN 05a OSTEGUNA

SKIP THE USE

3 urteko absentzia… hots, eternitatea! Baina, 2016tik, Matt Bastard eta Yan Stefani ez dira desagertu. Urte hartan bereizi ziren, baina ez arras. Arte horretan, biek anitz lan egin dute. Matt bakarkako proiektuan murgildu zen eta Yanek The NoFace taldea sortu zuen. 2019an, Skip The Use taldeak hamar urte bete zituen eta disko berri bikaina argitaratu zuten. Hasierako magiak bizirik dirau. Past & Future diskoan taldeak sekulako kantuak sortu ditu. Disko leherkorra argitaratu du. Eta iduri du bi lagunek nahi duten guzia egin dutela. Skip The Usen nortasuna, hasieratik arras eklektikoa eta sutsua da. Eta disko honekin, are gehiago! Rock, metal, punk, pop, hip-hop, elektro… Argi da Frantziako iparraldeko taldeak, muga zozoak baino, askatasun osoa nahiago duela!