RAP

Prezioak : 14 €tik 17 €rat / Bertan 20 €
ORAIN EROSI

20:00 ABENDUAREN 01a IGANDEA

PUPPETMASTAZ

Azkenean itzuli da munduan dagoen txotxongilo-rap talde bakarra!
Puppetmastaz disko berriarekin eta zuzeneko ikuskizun berriarekin dator.
Munduko lehen jostailu-taldea da. Wu Tang Clan taldearen eta Muppet Show panpinen arteko nahasketa perfektua da. Beren zazpigarren lanak Sweet Sugar Rush du izena. Izenak dion bezain kitzikagarria eta gozoa da.
Gizatxar itsusiak, ravioli magikoak, banku arrobatze ausartak, goxokiak, gozoak eta eztia ditu aipagai. Agertokian, taldeak erotasuna dakar: hitz jario zoroak, PM Crew-ko pertsonaien ezaugarriak… Izaki horiek bidaia zoragarri batean murgiltzen zaituztete eta zangoak zolatik altxaraziko dizkizuete.
Berlingo zingiretan, duela 20 urte, PUPPETMASTAZ indartsua sortu zuten jatorri ezberdinetako izaki horiek. Puppetmastaz panpinek gizakiekin lan egin dute, hala nola Chilly Gonzales, Le Peuple de l’Herbe, Modeselektor, Smokey Joe and the kid, Mouse on Mars, Hippocampe Fou, Soom T, Schlachthof Bronx eta beste anitzekin. Puppetmad, Pet Sound edo Bigger the Better kantuen arrakastaren ondotik, garatzen segitu dute eta musikaren industriaren ingurumen berezia independente izaten jarraitu dute.
Sweet Sugar Rush diskoarekin, soinu birlandua eskaintzen duen diskoa ekartzen dute, baina usaiako txotxongiloen erotasunarekin. Zuzeneko emanaldi indartsuagoa prestatu dute ere, publikoaren belarriak eta begiak xarmatzeko. Txotxongilo maitagarrien, umore bereziaren eta hip-hop hardcore musikaren nahasketa bikaina esperientzia ahaztezina eta eroa da, zuzenean edo diskoan.

PARTY SECHE

PartySèche duela urte bat sortutako kolektibo independentea da. Bertako artistekin osatua da. Kolektiboko kideek rap musikaren, sormenaren eta umorearen zaletasun bera dute. Hitz jario teknikoak eta bereziak, produkzio landuak, zuzeneko emanaldi biziak : PARTY SECHE hurbiletik jarraitu beharreko kolektiboa da.