Egun on denei,
COVID-19 Koronabirusarengatik eta Frantziako Errepublikako lehendakariaren eta lehen ministroaren iragarpenen ondorioz, Atabal Biarritzek, Biarritzeko Hiriarekin eta honen zerbitzuekin hitzarturik, ondoko kontzertu eta musika eskolako eta estudioetako jarduera guziak ezeztatu behar ditu, beste ohartarazi arte.

Iragarpen eta dekretu ofizial berrien arabera, epea luza daiteke.

Kontzertuak

Kontzertu guzien sartzeen dirua itzultzea galdetu diegu txarteldegi-erakundeei.
Sartzea erosteko baliatu duzun banku txartelaren kontura itzuliko da dirua, 15 eta 21 egun arteko epean (Egoera arras berezia dela kontuan harturik, epea luzeagoa izan daiteke...).
Bestelako ordainbideen kasuan, e-mailez edo telefonoz kontaktatuko zaitugu.

Estudioak

Estudioak hetsiak izanen dira, agindu berriak jaso arte.
Galderarik baduzu, Didierrekin harremanetan jar zaitez This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Rock Eskola

Klaseak, tailerrak, batzeak, ikastaldiak eta entsegu guziak ezeztatuak dira.
Galderarik baduzu, Yannekin harremanetan jar zaitez This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Milesker sostengua adierazirik eta kuraia on denei ondoko asteetan.
Laster arte
Atabal Biarritzeko langile taldea