FOLK MUSIQUE PATRIMONIALE

Prezioak : 3 €tik 6 €rat / 2 egun bonoa 10 €
ORAIN EROSI

19:00 OTSAILAREN 12a OSTIRALA

Atabal eta Pagans aurkezten dute:


[ PAGANS & LAGUNAK ]

RÜDIGER

Euskal musika eszenan itzaleko langilea dugu Felix Buff. Willis Drummond, Joseba Irazoki, Petit Fantôme eta bertze hainbat taldetako bateri jole bezala ezagutzen dugu. Aldi honetan Rüdiger ezizeneko proiektu pertsonala aurkezten digu.
Bi biren artean sortu dituen 8 kantuz osatutako diska da. Etxean konposatu eta musika ekoizlea den Johannes Buff anaiarekin grabatu ditu eraiki berria duten Shorebreaker estudioan.
Karta postala panoramiko baten aurrean gara, adingabeko melodiak, britpopa, Laurel Canyoneko psikedelismo eztia eta 90 urteetako oinarrizko indie rockaren kolaketa bat.
Aurkezpen bira honetan, urteetan bidelagun duen Joseba Irazoki izango du alboan.

SOURDURE

Badu mila urte baino gehiago okzitaniar sorkuntzak belaunaldiz belaunaldi forma berriak hartzen dituela.
Sourdure horren froga garbia da. Ernest Bergez artistak musika konkretua, berpizte hibridoak, sintesi modularrak eta zeharkako praktikak lantzen ditu.
Horrela, musika eternala sortzen du, berri-berria eta nahitara aspaldikoa ere. Errepikapenak eta soberakinak aise gainditzen ditu. Ontsa eta xeheki azterturik, sorkuntzaren eta bilketaren bidez, musikak itxura berezia hartzen du. Anbiguoa da eta leloak engainu gisa agerrarazten ditu, lanjerrean hobeki bidaiatzen baita. Tradizioa berrasmatzea eta folkloreei dagokien lekua itzultzea: Frantziako Estatuan, bada lan! Badu urteak Ernest Bergez horren alde ari dela, zintzotasun osoz. Bere lurrean zegoen altxorra aurkiturik, oinekin erritmoa jo, biolin pindarrak aurtiki eta ahots harrigarriz kantatzen du.