CHANSON

Prezioak : 17 €tik 20 €rat / Bertan 23 €
ORAIN EROSI

19:00 OTSAILAREN 06a LARUNBATA
Quintaou antzerkia , 1 Quintaou hiribidea, 64600 Angelu

MATHIAS MALZIEU & DARIA NELSON
« Le dérèglement joyeux de la métrique amoureuse Tour »

Dionysos taldeko kantari eta liderrak ez du inoiz ezkutatu musikaz aparte beste arlo artistiko batzuetarako tirria duela. Tupina guzietako zalia da eta denetan oso trebea. Ikerlari aseezina da ere, eta gauza berri bati ekiten dion bakoitzean erabat xoraturik dago. Urte hasieran, bere taldearen Surprisier bederatzigarren diskoa argitaratu zuen (Une sirène à Paris bere eleberriaren miraila, eta egin berri duen filmarena ere). Abeslari, film zuzendari, argazkilari eta idazleak, lehenago argitaratutako zazpi eleberri, eleberri laburren bilduma eta bere eritasun luzearen kontakizuna (Journal d’un vampire en pyjama) argitaratu ondotik, urrian, bere lehen olerki bilduma plazaratuko du. Un Dérèglement Joyeux de la Métrique Amoureuse izena du, eta bere emazte Daria Nelson artista plastiko eta argazkilariak ilustratu du. Eta horren segida logikoa da olerkiak taularatzea eta «kontzertu-irakurketa» ikuskizun bat sortzea. Olivier Daviaud musikagile, musikari eta moldatzaileak lagunduko du agertokian. Bidaia literario eta musikalean, Mathias Malzieuk kontatu eta kantatuko du, bere idatzi anitzetako zenbait pasarte hautatuz eta kantu batzuk bertsio akustikoan joz, Daria Nelson irudiek lagundurik... "Show collector" moduko bat, lehen aldiz Angeluko Quintaou antzokian.