ROCK KANTUA

Prezioak : 22 €tik 25 €rat / Bertan 28 €
ORAIN EROSI

20:00 MARTXOAREN 22a IGANDEA


Landes Musiques Amplifiéesrekin elkarlan


ARNO

Arno kantari eta musikari belgikarrak berriz ere John Parish ekoizle ingelesarekin lan egin du (PJ Harvey musikariaren bidelaguna). Hala, Santeboutique izeneko disko berria argitaratu du. Belgikan, hitz honek nahas-mahasa erran nahi du. Arno deblauki mintzo da, usaian bezala. Nostalgiari buru egiten dion xarma kantari batek bezala abesten du, irribarre triste batekin. Arnoren 21. estudioko lana da. Eta artista honek beti harritzen gaitu. Ahots latzarekin, musika genero desberdinak nahitara uztartzen ditu: blues, rock, funk… Horregatik ezagut daitezke haren kantuak beste anitzen artean. Santeboutique diskoan ere, Arno osoki bera da: ezagutzeko guziz erraza da, eta, aldi berean, arras desberdina da. 70 urteko kantaria bizi-bizirik dago. Eta ez dago atseden hartzeko prest!