POST PUNK

Prezioak :12 € tik 15 €rat / Bertan 18 €
ORAIN EROSI

21:00 MARTXOAREN 14a LARUNBATA

Atabal, Musique d'Apéritif eta Le Microscope-ek aurkezturik :
  

FRUSTRATION

Ez genuen So Cold Streams bezalako disko bikain bat espero. Frustration taldeak bosgarren disko hau lehena balitz bezala grabatu du, duela sei hilabete sorturiko taldea balitz bezala, deus galtzekorik ez balu bezala. Post-punk armamentuak hor jarraitzen du, baina So Cold Streams diskoaren energia ikaragarriak, hitz batzuen gordintasunak eta musikarien arrisku hartze anitzek harritu gaituzte. Taldeak orain arte egin duen diskorik etsituena, indartsuena eta askeena da!

KAP BAMBINO

Kap Bambino bikotearen musika ez da inoiz atipikoa izanen. Dust, Fierce, Forever diskoak argiki erakusten du taldea berriz itzuli dela. Bosgarren lana soinu maelstrom zapart egingarria eta arras tirriagarria da! Gitarrarik ez. Ez da halakorik behar. Formula ez da aldatu, baina musika pixka bat, bai. Kap Bambinok gu errauts griseko zolatik argi zuri itsugarriko zerura aurtikitzeko gaitasuna du.

VIDEODROME