POST ROCK

Prezioak : 6 € tik 9 €rat / Bertan 12 €
ORAIN EROSI

21:00 URRIAREN 25a OSTIRALA

OISEAUX TEMPÊTE & FRIENDS

Bizitzean Urriaren 18tik Urriaren 25rat Paul Regimbeau-rekin (Mondkopf - Autrenoir), Jessica Moss-rekin (Silver Mt Zion), eta Radwan Ghazi Moumneh-rekin (Jerusalem in My Heart)

Oiseaux-Tempête kolektiboa 2012an sortu zuten Frédéric D. Oberland eta Stéphane Pigneul musikariek. Beharren arabera alda daitekeen taldea da. Inprobisaziorako askatasuna bilatzen du eta mugak eta kulturak gainditzen ditu. Musika anplifikatuek (post/kraut/free-rock, jazz-punk, abangoardia, elektronika esperimentala) elkar jotzen eta elkar aditzen duten bidegurutzean kokatzen da.

JESSICA MOSS

The Silver Mt. Zion Memorial Orchestra taldeko kide izateagatik ezaguna da Jessica Moss. Juduen klezmer musika jotzen duen Black Ox Orkestar taldea sortu zuen ere. Vic Chesnutt kantariaren diskoan eta zuzenekoetan eta Carla Bozulich-en Evangelista taldean parte hartu du ere. Entsegu lokalean bakarturik eta hainbat urtez grabaketa estudioetan, entsegu geletan, agertokietan eta bidean bildutako metodoez, esperientziaz eta tresnaz inguraturik, Jessica Moss bere musika berezia sortzen hasi zen. Eta musika zehatza eta narratiboa sortu du. Soinuekin, melodiekin eta hitz soil batzuekin irudiak iradokitzen ditu eta garai nahasietako istorio zorrotzak kontatzen ditu. Belarriarekin idazten du, memoriaz. Ez du sekula sortutakoa paperean idazten. Ondorioz, bere zuzenekoak performantzia batzuk dira. Agertokian, bibolina, efektu pedala anitz, mikro bat eta hiru anplifikagailu baliatzen ditu.

QUENTIN SAUVÉ

2011n, Throw Me Off The Bridge bakarkako proiektuarekin, Quentin Sauvé artistak bide berri bat urratu zuen. Folk akustikoari ekin zion, post-hardcore ukituekin. Bakarka hasi zen, baina laster taldean jarraitu zuen, moldaketa gero eta landuago eta aberatsagoekin. Lagunen etxeetan edo festibal handienetan300 kontzertu eman ondoan, bakarka itzuli da, gitarra-ahotsa formatuan. Sinpleagoa agian, baina beti bezain aberatsa. Gitarra arpegio zoragarriak eta ahots liluragarria uztartzen ditu, emozio garbiak agertuz. Kantugile bikaina da. Folk klasikoaren ertzetan, melodia altxor berriak agerrarazten ditu.