ROCK EH

Prezioak : 9 € / Bertan 12 € / BONOA [AITOR + WILLIS] 15 €
ORAIN EROSI

19:00 URTARRILAREN 30a LARUNBATA

WILLIS DRUMMOND

Duela urte bat, “Zugzwang” gure seigarren estudioko lana kaleratzen genuen, eskenatokietan aurkezteko gogo handiarekin... Bi kontzertu Euskal Herrian eta munduko itzuli baten ondotik, 2020ko udaberrian ixildu ginen, bortxaz...Geldialdiaren denboran, Willis Drummond formatuz aldatu da eta Vincent Bestaven "Botibol" gure untzira igo da, bere ahotsa, kitarra eta teklatuekin. Willis Drummonden kantuak beste ikuspuntu batekin landu ditugu 4ak batera eta orain zuen aurrean jotzeko momentua etorri da, azkenean!

AGUXTIN ALKHAT

Aguxtin Alkhat berriki ezagututako euskal kantaria da. Ernest Alkhat bertsolari zenaren semea izanik ere, eta Inhala taldean jo ondoan, bakarkako bideari ausarki ekin dio. Artistak jadanik bi disko argitaratu ditu: Ihes Egin (2013, Usopop) eta Haizearen Meneko (2015, Elkar). Bere sorkuntzak plazaz plaza xuxurlatu nahi ditu, orain eta hemen.