HARD ROCK

Prezioak : EZEZTATU

Egun on denei,
COVID-19 Koronabirusarengatik eta Frantziako Errepublikako lehendakariaren eta lehen ministroaren iragarpenen ondorioz, Atabal Biarritzek, Biarritzeko Hiriarekin eta honen zerbitzuekin hitzarturik, ondoko kontzertu eta musika eskolako eta estudioetako jarduera guziak ezeztatu behar ditu, 2020ko apirilaren 5a arte.
Iragarpen eta dekretu ofizial berrien arabera, epea luza daiteke.
Kontzertu guzien sartzeen dirua itzultzea galdetu diegu txarteldegi-erakundeei. Sartzea erosteko baliatu duzun banku txartelaren kontura itzuliko da dirua, 15 eta 21 egun arteko epean (Egoera arras berezia dela kontuan harturik, epea luzeagoa izan daiteke...). Bestelako ordainbideen kasuan, e-mailez edo telefonoz kontaktatuko zaitugu.
Milesker sostengua adierazirik eta kuraia on denei ondoko asteetan.
Laster arte
Atabal Biarritzeko langile taldea

20:30 ABENDUAREN 07a LARUNBATA

TNT - AC/DC TRIBUTE BAND

T.N.T AC/DC TRIBUTE BAND %100 AC/DC ikuskizuna da! Europan, paregabeko ikuskizuna da. Bi orenez, australiar-britaniar boskote famatuaren kantu arrakastatsuak berriz biziko dituzue. T.N.T AC/DC TRIBUTE BAND teknika maila handiko taldea da. Zinez ikuskizun bikainak emateko gai da. Hala, kontsolaezinak diren baby-boomer-ek eta kuriostasuna duten baby-rockeroek musikaren iraganeko urrezko aroa berriz biziko dute.