HIP HOP

Prezioak : 6 €tik 9 €rat / Bertan 12 €
ORAIN EROSI

21:00 IRAILAREN 14a LARUNBATA

Disco Mix Club (DMC) DJen nazioarteko erakundea da. Tony Prince DJ britaniarrak eta Christine bere emazteak sortu zuten, 1983ko otsailean. Hip-hop DJen nazioarteko txapelketa antolatzeagatik da bereziki ezaguna DMC.
2000tik, DMCren DJen munduko txapelketa bi kategoriatan banatuta dago: bakarkako txapelketa eta Battle for World Supremacy.


DJ Skillz hiru aldiz izan da munduko txapeldun. Atabalekin batera gaualdi berezi hau antolatzen du. Frantziako txapelketaren karietara, frantses DJ onenak ekartzen ditu Atabalera.
Epaimahaikideak: PFEL & GREEM, SKILLZ, LIGONE et LL COOL DJ.
Ondotik, horiek ariko dira: PFEL&GREEM, LIGONE, SKILLZ, DJ PACE, BEAXO et LL COOL DJ.


LIGONE

DJa (turntablist) eta estilo guzietako musika elektroniko ekoizlea da Ligone. Bi aldiz izan da DMC Frantziako txapeldun (2009an eta 2010ean) eta behin DMC munduko txapeldun (2010ean).

PFEL & GREEM

Pfel-ek eta Greem-ek sariak metatzen dituzte: lau aldiz izan diren DMC munduko txapeldun eta Victoires de la musique saria lau aldiz irabazi dute ere. Denek aitortzen dute talentu handikoak direla! C2C kolektibo ospetsutik jalgi ziren biak. Pfel (Beat Torrent) eta Greem (Hocus Pocus) abentura elektroniko berri batean abiatu dira eta nahasketa indartsua eskainiko digute.