ROCK GARAGE

Prezioak : EZEZTATU

21:00 MAIATZAREN 29a OSTIRALA

LYSISTRATA

Lysistrata taldeak The Thread lehen disko txundigarria argitaratu zuenetik hiru urte pasa dira. 2019an, Breathe In/Out bigarren lana kaleratu zuen. Saintes hiriko hirukote gaztea Frantziako indie-rock eszena berriko erreferenteetarik bat da orain. Kantu berriak sortzeko denbora gutxi izan du taldeak. Izan ere, kontzertu bira arras luzea antolatu zuten Théo, Max eta Ben lagunek, munduko bazter guzietan. Noise rock musika ez da denetan oso ezaguna eta ohikoa, baina Lysistrata taldearen zuzeneko emanaldiek jendea liluratzen dute beti. Eroak bezala ari izan dira beraz, baina guzti horrek aski erraza dirudi 20 urte inguruko mutilentzat. Kalkulu handirik eta presarik gabe ari dira. Espontaneotasuna eta pasioa dituzte ardatz. Gitarra riffak proposatzen, elkarrekin asmatzen eta LEGO-ak bezala elkarri lotzen dituzte. Kantuen egiturak poliki berrikusi eta badakite amaitu gabeko abestiak borobiltzen. Azkenik, hitzak idazten dituzte. Maitasuna, erotasuna, antsia eta heziketa aipatzen dituzte, eta, maiz, hiruek batera oihuka kantatzen dituzte. Naturaltasun osoz, nahiko modu harrigarrian, bi disko zoragarrirekin eta izaera maitagarriarekin, Lysistrata taldeak oinarri ezin sendoagoko etxe gotorra eraiki du. Soinu zinez azkarra eta melodia itsaskorrak, noise rock labirintoak eta emozio zuzenak… Haien aztapar goxoek markaturik eta zoriontsu utziko zaituztete!

VULK

Vulk taldeko bilbotarrek sekulako karisma eta energia dute. Idles, Girls Band eta Fontaines DC taldeak oroitarazten dizkigute. Euskal Herriko eta Espainiako bideetan gaindi ibili ziren Ground For Dogs (Elsa Records, 2018) lehen diskoa aurkezten. Eta lehen aldiz joko dute Biarritzen.

MIËT

2014tik, Suzy LeVoid bazter guzietan ibili da, Miët izeneko talde-emazte gisa, bakarrik. Askotariko soinuak eskaintzen dituen baxuarekin eta melodiak eta oihuak uztartzen dituen ahotsarekin sortzen du musika. Agertokian, baxu doinu errepikakorrak bat bestearen ondotik lerrokatzen ditu, erritmo bizian. Zuzeneko emanaldi arras indartsuak eskaintzen ditu.