TITOUAN MASSE

ESTRENALDIA APIRILAK 14a OSTIRALA ~ 19:00

Bretainiakoa da Titouan Massé. 2010ean, argazkiak hartzen hasi zen. Ordutik, behako berezia eskaintzen dio gogokoen duenari: kontzertuei!

Bere argazki-lanak argitan ezartzen du musikarekiko duen zaletasuna, eta kontzertu aretoetan eta festibaletan egin adiskidetasunak ere ekartzen ditu gogora. Horrela, mosh pit baten indarra, agertokiko amorrua eta artisten potretak hartzen ditu argazkitan.

Erakusketa 2023ko apirilaren 14tik maiatzaren 28ra iraganen da.

Sleafor Mods © Titouan Massé