Artista batzuei beren sorkuntzak aurkezteko eta erakusteko aukera eskaintzen die gune honek, arte ederren eta numerikoaren arloan.
Alderdi anitzeko artista autodidakta da Codel. Aise ezagut daitekeen estilo sinplea du, azukretsua. Euskarri eta teknika anitz erabiltzen ditu. Pop kulturaren eragin nabarmenak ditu. Bere lanean maiz agertzen dira zinema, marrazki bizidun, bideo joko edo literatura arloetako ikonoen ber interpretazioak.
Bere atelerian, gero hirian erakusteko obrak sortzen ditu. Afixatze taula batean itsatsirik edo hesi batean ezarririk, obrak, orduan, itxuraldatuak dira, denboraren poderioz edo karrikako erabiltzaileen ondorioz.