
MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
~ Gosea? Ogittuk kontzertu arrats guziez ogitarteko goxo-goxoak prestatzen dizkizue. Bestela, Iratiko aktibitate gunean kalitatezko jatetxe anitz aurkituko dituzu (L’arty Chaud, Nahia, Veloff …)
~ Zer ordutan hasten dira kontzertuak? Iragarritako ordutegiak zehazten du zer ordutan hasiko den lehen taldea (30-45 minutu). Atabaleko ateak 45 minutu lehenago zabaltzen dira.
~ Sarrera agortuak… zinez? Zoritxarrez, bai! Sarrerak agortu direla iragarri badugu, erran nahi du ez dela bat ere gelditzen. Ondorioz, ez da txartelik salduko Atabalen kontzertu egunean.
~ Argazkiak / bideoa? Aretoan ez da tresna profesionalik onartzen, aitzinetik eman baimenik gabe. Beraz, igor zure eskaera lehenbailehen helbide honetara: malvina@atabal-biarritz.com
~ Haur eta gazteak? Tabernan belarri-tapakiak ezarri ditugu zuen eskura, urririk.