ATABAL X USO POP
DAVID CHALMIN
David Chalmin artista frantses moldakorra da (konpositorea, ekoizlea, abeslaria eta multiinstrumentista), eta musika garaikidearekiko duen ikuspegi berritzaileagatik da ezaguna. Hainbat genero aztertzen ditu, elementu akustikoak eta elektronikoak uztartuz bere bakarkako zein talde-proiektuetan.
Artista ospetsu askorekin kolaboratu du, eta ekoizle eta soinu-ingeniari gisa ere lan egiten du hainbat albumetan. Aldi berean, zinema, antzerkia eta dantzarako konposatzen du. Bere lana esperimentazioagatik, soinu-aberastasunagatik eta intentsitateagatik nabarmentzen da, gaur egungo musika eszenako figura esanguratsu bihurtuz.
♥ Howard Skempton ~ William Duckworth ~ György Kurtág
ELEKTRO

ROCK FOLK

IXABE
Xabi eta Beñat Bizkai anaien inguruan osatutako Ziburutar seikotea da IXABE.
Xabi Bizkaik sortutako doinu eta letrak oinarritzat hartuta, taldea paisaia argilunak marrazten saiatzen da, dinamikak eta atmosferak zainduz.
Rock progresiboaren, folkaren eta 90 hamarkadako rockaren eraginak han-hemenka sendi dira : ahots harmoniak, bi gitarren arteko jokoa, teklatuen nonahiko presentzia, baxuaren eta bateriaren arteko lotura trinkoa.
Hitzek gai desberdinak jorratzen dituzte: osasun mentalaren hauskortasuna, ezinezko maitasuna, errealitatearen distortsioa… Bukaeraren kontzeptuaren haritik ere tiratzen dute, hots, amaiera pertsonala, soziala, munduarena.