AURKEZPENA

Astean oren batez, klase kolektiboetan (gehienez 3 ikasle) eta lehen egunetik musika tresnak joz, gaur egungo musikak landuko dituzue. Solfeoak eta teoria klaseek irakaskuntza osatuko dute.

Musika tresna bat jotzen ikasteaz haratago, entzumena eta gaur egungo musiken historia (rock, folk, blues, metal eta abar…) landuko dituzue. Diplomadun irakasleen gaitasun tekniko eta pedagogikoei esker, kantu zerrenda anitza jotzen ikasiko duzue. Gaur egungo, atzoko eta biharko eszenarekin bat egiten dute guztiz. Honela, praktika kolektiborako tailerretara pasatuz, bukaerako xedea da taldean eta oholtza gainean jotzen ikastea.

Gure ideia da ahalik eta gehien laguntzea eguneroko praktiketan.

2026-2027 urteko izen emaiteak, IRAILAK 05, LARUNBATA, 8: 30etatik (iratzartzea eta musika hastapena) online, eta 9: 00etatik 13:00etara (instrumentuak, kantua eta koruak) presentzialki iraganen dira.

Kurtsoen berrabiatzea IRAILAREN 14ko astean iraganen da.

MUSIKA KURTSOA

Rock Eskolako arduraduna: Michel Moussel ~ Interview
Gitarra: Jean Sandrini ~ Interview eta Vincent Duhazé
Baxua: Vincent Duhazé
Bateria: Cédric Lépine ~ Interview
Kantua: Mathilde Joy ~ Interview Brigitte Bonin eta Jean Nogaro
Abesbatza: Mathilde Joy ~ Interview
Teklatua: Marie Laurence Tauziède eta Ana Esteban
OLM, DJ, Musika elektronikoa: Manu Matthys ~ Interview eta Manu Larrouy

GOGOA PIZTEKO JARDUERAK ETA LEHEN IRAKASPENAK

Gogoa pizteko jarduerak (3 eta 5 urte artean): Maialen Alfaro

Chrystelle Bois (Larunbata)

Lehen irakaspenak (6 eta 9 urte artean): Chrystelle Bois

PREZIOAK

Aurten, ikasturte osorako izena ematea eskatzen dizuegu:

– Instrumentua : 470 € + 30 €-ko bazkidetza
– Musika-esnatzea / Hastapena: 250 € + 30 €-ko bazkidetza

*Pertsona berak bigarren ikastaro bat egiten badu, %10eko beherapena aplikatuko da; hau da, 423 € (instrumentua).

Ordainketa zatika egiteko aukera dago:
– Online banku-txartelarekin: 3 edo 5 epetan, interesik gabe.
– Txekez: Atabaleko bulegoan edo postaz (Moura etorbidea 37, 64200 Biarritz) > kobrantza irailetik aurrera egingo da.

TAILERRA

Azaroan hasiko dira tailerrak, irakasleekin hitzarturik.
Hilabetean larunbat batez (1:30)
Prezioa : 100 € urteko
Ikasleak ahalik eta jarraikitasun gehien izatea galdatzen da, urte osoan lanaren kalitatea bermatzeko.

ARGIBIDEAK

Telefonoa: 05 59 41 73 25
E-posta: michel@atabal-biarritz.com

25 IKUSGARRIA

Ikasle guzien eta pedagogia taldearen inplikazio bikainari esker, 2025 Rock Eskolaren ikusgarritik datozen zuzeneko bi pieza aurkezten dizkizuegu!
Milesker Eh Bé ! Communication-i emanaldiak filmaturik eta bideoa editaturik.