Fr ~ Eu

22.03.15 ~ 20:00

Prezioak: 17/20€ ~ Kideentzat: Urririk

OTHER LIVES

Jesse Tabish (pianoa, gitarra, ahotsa), Jonathon Mooney (pianoa, biolina, gitarra, perkusioak, tronpeta) eta Josh Onstott (baxua, teklatuak, perkusioak, gitarra, koroak) hirukoteak osatzen du Other Lives taldea. 2009an sortu zen, eta 2011n Tamer diskoarekin nabarmendu zen.

Giro zinematografikoekin eta melodia malenkoniatsuekin zeru zabalak eta eremu handiak gogora ekartzeko gaitasuna du taldeak, bere DNAn Oklahoma sorterriko paisaia berdeak egongo balira bezala.

For Their Love disko berria entzun ondoan, erran daiteke Other Lives gehiago hazi dela. Zalantzarik gabe, hau da taldearen diskorik adierazgarri, pertsonal eta liluragarriena. Taldeak bere pentsamendu poetikoak adierazi ditu, gaur egungo nahasmendu indibidual eta kolektiboak sotilki deskribatuz.

♥ Grizzly Bear / Junip / Midlake

INDIE POP