PARK
[LYSISTRATA & FRANCOIS ATLAS]
Frànçois & The Atlas Mountains taldea azken 15 urteetako Frantziako pop eszenaren erreferentzia bilakatu da. Lysistrata taldeak ere bide bera hartu du, baina rock indartsu eta axolagabearen ordezkari gisa.Nork pentsatuko zuen beraz bi talde hauetako kide batzuk proiektu berean batuko zirela?Bada, PARK taldea sortu dute, eta talde berri honen lehen diskoak 2022 urtea markatuko du!
PARK inozentzia osoz sortu da. Lehen taldearen erabili gabeko gitarra riff batzuk, bigarren taldeari horiek erabiltzeko gonbidapena, eta kaseteetan grabatu entsegu batzuk. Funtsean, jatorrira itzultzea bezala izan da! Eta giro lasai hori aurkitu du taldeak Johannes Buff (Thurston Moore…) eta Petit Fantômen Tarnoseko Shorebreaker estudioan.
♥ Lysistrata / FATM
ROCK INDIE

POST PUNK

VULK
Bilbotik. Gitarra riff eta melodia bikainak. Baxu mehatxagarria. Bateria idor eta zorrotza.
Kantari arras karismatikoa. Zuzeneko ikaragarriak. Post-punka edo horrelako zerbait; ez du inporta.
Vulk da.
VULK
Bilbotik. Gitarra riff eta melodia bikainak. Baxu mehatxagarria. Bateria idor eta zorrotza.
Kantari arras karismatikoa. Zuzeneko ikaragarriak. Post-punka edo horrelako zerbait; ez du inporta.
Vulk da.
POST PUNK

YGGL
YGGL Yrwan García Léalen one man band proiektua da. Snowboarder profesional ohia da, eta egun Biarritz inguruko borda isolatu batean bizi da. Leku lasai eta diskretu hartan, gitarren distortsioak eta soinu berezi eta zikinak lantzen ditu, surfean ari izan ezin duen egunetan. 1990eko hamarkadetako eragin hoberenak beretu ditu: Last Action Heroes, Nirvana, rap eta snowboard bideoak…
Hirugarren disko honetan, aitzineko lanaren coldwave beltza bazter utzi du, erritmo kutxa doi bat humanizatu, eta melodia eraginkorrak asmatu ditu.
Bi urtez isilik egon ondoan, Vans Musician Wanted-eko finalistak 2022ko mundu konplexurako disko berritzailea plazaratu du: grunge utopikoa!
ROCK
