ANESTESIA
Anestesia itzuli da. Euskal metal-hardcorearen talde izarra eszenatokira itzuliko da. Taldeak 30 urte betetzearekin batera, bere historian mugarri izan zen Gorrotoaren Ahotsa diskoak 25 bete zituela ospatu nahi du.
Eta horretarako lehen disko hura berriz argitaratu du. Orain, Euskal Herrian sorpresaz beteriko zenbait kontzertu emanen ditu.
Beraz, laster entzunen duzue berriz gorrotoaren ahotsa!
♥ Negu Gorriak / Su Ta Gar / Berri Txarrak
PUNK H-CORE

METAL PUNK

YAROTZ
Frantziako punk hardcore metal taldea da YAROTZ. The Third Eye taldearen hautsetarik sortu zen. “Yarost” hitzak “errabia” erran nahi du errusieraz, eta hitz horrek ederki irudikatzen du taldearen musika estiloa. Izan ere, amorrua adierazteko taldekideek erabiltzen duten biderik hoberena da musika.
YAROTZek uztartzen ditu punk-hardcorearen sumindura eta bizitasuna eta post-metalaren melodia sakonak. Hola, Converge, Nails edo Russian Circles taldeen eragina duen musika indartsu, basati eta iluna sortzen du.
2022ko martxoan argitaratuko du lehen diskoa!