DISKO AZOKA

OTSAILAK 04 IGANDEA ~ 9:30-17:30

Urririk bisitarientzat
Jatekoa eta edatekoa han berean

Disko azokak ihesaldi bikaina eskaintzen du, musikaren eta literaturaren mundura egindako kultura-bidaia.

Egun horretan, eskualdeko disko saltzaile, diskoetxe eta liburu saltzaileak elkartzen dira, beren zaletasuna partekatzeko. Biniloen maitaleek eta jende kuriosek topo egiten dute, miaka ari izan eta harribitxiak aurkitzeko.

Estilo eta euskarri guziak salgai daude Disko azokan. Topaketarako, goxoan ibiltzeko eta musikaz gozatzeko hitzordua da, Atabalen.

KONTZERTUAK

12:00 RÜDIGER SHOWCASE
14:30 EGOA ~ 16:00 HK GROOVE

RUDIGER

Euskal Herriko musikari eta kantugile geldiezina eta emankorra da Rüdiger. Before It’s Vanished lehen diskoa argitaratu zuen, USOPOP diskak-en zigilupean; karta postal panoramikoa, brit pop-aren denboraz kanpoko melodiak, Laurel Canyoneko giro psikodeliko eztia eta 1990eko hamarkadako indie musika uztartuz sortutako collage obra.

EGOA

Biarritzeko bikotea, nolabaiteko rock, surf, garage eta bestelako estiloetako kantuen bertsioak jotzen dituena.

HK GROOVE

Lau musika korronte handiren –pop, rock, blues, blues-rock– eta musika garaikide anglosaxoi eta frantsesaren jatorrizko kantuak berriz moldatzen ditu taldeak, jendea giro atseginean eta sentsibilitate pertsonalagoan murgiltzeko.