VOLCOM ART SHOW

ESTRENALDIA MARTXOAK 12a IGANDEA ~ 18:00

Martxoaren 12tik apirilaren 08ra izanen da ikusgai.

CLEMENCE MIRA

Clémence Mira Nantesen sortu artista eta diseinatzaile grafikoa da.

Nantesko Diseinu Eskolan eskuratu zuen diploma. Bere ikerketa grafiko pertsonalak sakondu zituen gero, eta, horrela, lerro makatu, errepikakor eta dardartien inguruko estiloa garatu du.

Aurpegi potolo eta inguru beltzak dituzten gorputz mamitsuen bidez, edertasun-arau klasikoak zalantzan jartzen ditu eta bere pertsonaiei botere eta presentzia handiagoa ematen die.

JOHN AZEN

Badu zenbait urte jatorriz Les Sables d’Olonnekoa den John Azen artistak beretzat edo zenbait proiektutarako (kontzertu afixak, fanzineak…) marrazten duela.

Orrialde zuriak puntu beltzen multzo bilakatzen ditu. Puntu beltzekin, formak, lerroak, objektuak, munstroak, adreiluak eta karrikak sortzen ditu.

Mugimendu alternatiboek erakartzen dute, eta ondorioz hark ere sortzen ditu fanzineak, serigrafiak, paparreko orratzak, pegatinak eta beste bitarteko batzuk.

KEUTCHI

Rémi Biolet “Keutchi” artista ilustratzailea da, Biarritzen sortua eta bertan bizi dena.

Estilo grafiko figuratiboa du, batzuetan iraultzailea edo absurdoa, estetika gordinaren eta inozentziaren artean zalantzan bezala dagoena. Umore anitz du artista honek, eta herri-kulturaz eta bere historia pertsonalaz inspiratzen da.

Teknikak eta tresnak nahien arabera aldatzen ditu, koloretako arkatzak, pintura, aerografoa edo eskura duen guzia erabiliz.