ERAKUSKETA MUSEE SACEM-ek

EMAKUNDEAK MUSIKAREN SORKUNTZAN, ERDI AROTIK 1980ra

2018an, Sacem-eko kideen artean % 17 emakume kantagile kantari zeuden.

Sozietatearen kide egiteko baldintzak bi generoen artean neutroak direnez, proportzio ttipi hori, Europako herrialde guztietan eta sail sortzaile askotan egiaztatua, gizarte-egituren eta musika-erakundeen bilakaera historikoak azaltzen du batez ere.

Virginia Woolf idazleak Gela bat norberarena (1929) saiakeran azpimarratzen zuenez, emakume sortzailearen aurkako trabak eta oztopoak ugariak dira gizarte patriarkal tradizional batean: mugitzeko edo bakarrik bidaiatzeko askatasunik eza, hezkuntzarako, liburutegietarako, unibertsitaterako sarbiderik eza, familia eta haurrak zaindu beharra –gaur egun “karga mentala” deitzen dena–, diru-autonomiarik eza…

Horri gehitu behar zaizkio nagusi diren diskurtsoak, zeinen ondorioz emakumeek beren gaitasunak zalantzan jartzen baitituzte –haietan sortzeko gaitasuna– eta “etxeko zerbitzarien” eta adimen apalagoko izakien rola esleitzen baitzaie.

Hala ere, emakume konpositoreak dokumentatuta daude XIII. mendera arte, gutxi gorabehera. Ondotik, emakume sortzaileen itzalaldi eta ikusezintasun-aldi luze bat izan zen. Horren ondorioak gaur egun ere pairatzen dituzte emakume sortzaileek, Emakumeen eta Gizonen arteko Parekotasunerako Kontseilu Gorenaren 2018ko urtarrileko Emakumeen eta gizonen arteko parekotasunik eza arteetan eta kulturan txostenak argi eta garbi erakusten duenez

Emakumeek musikaren sorkuntzan izan duten tokia ikuspegi historikotik berrikusteko ibilbidea eskaintzen du erakusketa honek. Sacem-eko artxiboei esker, askotan ahaztuta dauden emakume sortzaileak ohoratzeko aukera ere bada erakusketa hau, poliki-poliki haien lanak musikaren historian merezi duten lekua hartzen ari direlarik.

Artistak: Sophie Gail, Hélène de Montgeroult, Julie Candeille, Pauline Viardot, Marie Jaëll, Loïsa Puget, Elisabeth Jacquet de la Guerre, Adèle Garcin, Augusta Holmès, Nadia et Lili Boulanger , Anna Marly, Marguerite Monnot, Edith Piaf, Adrienne Clostre, Betsy Jolas, Florence Véran, Mick Micheyl, Michelle Senlis, Claude Delécluse, Gaby Verlor, Anne Sylvestre, Barbara, Gribouille, Ann Grégory, Cris Carol, Françoise Hardy, Catherine Ribeiro, Françoise Giroud, Alice Dona, Michèle Reverdy, Graciane Finzi, Andrée Simons, Arlette Tabart , Marie-Paule Belle¸ Danièle Messia, Isabelle Mayereau, Buzy, Guesh Patti, Joëlle Kopf, Elisabeth Anaïs, Véronique Sanson, Catherine Ringer, Yvette Horner eta …

Kredituak: Erakusketaren arduradun nagusia: Sacem Museoa Idazketa: Claire Giraudin, Sophie Rosemont Dokumentuak: BNF/Gallica; Sacem artxiboak

Maiatzaren 11tik maiatzaren 14ra izanen da ikusgai.