Erakusketa 2026ko urtarrilaren 23tik otsailaren 28ra

Estrenaldia urtarrilaren 23a ostirala ~ 19:00

LAURIANNE CONESA ~ LUNES DE BIARRITZ

5 urte daramatza Lauriannek ilargia eta haren erritmoa jarraitzen. Argazkiak unean bertan osatzen ditu: dena da timing eta kokapen kontua.

Bere jolastokia: Euskal Herria; bere helburua: etengabeko bilaketa, ilargiaren eta bere artean jar dezakeen hori aurkitzeko, irudiak konplexuago bihurtzeko (eraikinen bidez izan, edo objektiboaren aurrean dabiltzan prisma eta ispilu bidez).

Bere irudiak koloretsuak eta poetikoak dira, errealaren mugan. Mundua beste modu batean irakurtzeko aukera ematen dute, ilargia lehen planoan jarriz eta eguzkia bigarren tokira baztertuz. Ilargia da bere musa.

Instagram