21.11.12 – 22:30

Prezio Bakarra : 10€

Halle Iraty Miarritze

JORIS DELACROIX

Joris Delacroix haurrean hasi zen pianoa jotzen, Frantziako hegoaldean. Gero, nerabezaroan, French Touch house musika anitz entzun zuen. Ondotik, bere musika-kultura hobetu zuen Montpellierreko Bar Live diskoketan. Eta, azkenik, Nimes-eko Way Of House diskoetxeak kontratatu zuen. 2011n argitaratu zuen Room With View lehen diskoarekin, arrakasta berehala heldu zen; musika elektronikoa eta soinu melodikoak dotoreziaz uztartu zituen.

Night Visions azken diskoan (2018), Jorisek are urrunago joan da, eta giro arras berezia sortu du, trantze elektronikoa eta poesia melodikoaren bidegurutzean.

♥ Rone / Paul Kalkbrenner

ELEKTRO
ELEKTRO

CHLOE

Chloé Thévenin artista izenez Chloé Parisen bizi den DJa eta musika elektroniko ekoizlea da, 1990az geroztik. Zinemako musikagilea da, eta adibidez Lidia Terkiren Paris la blanche filmeko soinu-banda egin du.

Mundu osoan ospea bildu du bere estilo bereziari, profesionaltasunari eta kolaborazio bikainei esker. Lumière Noire proiektuaren asmoa da ohiko formulak saihestea, ikerketa musikalak egitea eta giza topaketa berriak egitea.

Diskoetxearen eta gaualdi antolatzailearen arteko arte-proiektu berri honek erakusten du Chloek musika-eremuak ikertzen segitzen duela, eta etengabe bide berrietan dabilela.

MUSIQUE D’APERITIF

Ez dugu uste generoen, gustuen eta formatuen nahasketak elkar ezeztatzen dutela. Gure kolektiboa ez da ezer espontaneotasunik gabe, ezer ere ez dantzan ari diren pertsonarik gabe, sostengatzen gaituzten eta guk ere sostengatzen ditugun lekurik gabe, ezer ere ez sortu beharreko hitzorduak imajinatzeko gurekin harremanetan jartzen diren pertsonarik gabe. Dena antola daiteke.

Zer lotura dago ezkontza amerikar baterako DJ emanaldi hip-hop baten, festibal psikodeliko baten, igandeko dantza ostatu baten, eragile publiko ezagunekin egin elkarlanaren, maitemindurik gaituzten artistak ekoiztearen eta beste gauza askoren artean ?

Bat ere ez. Baina hori dena egiten dugu guk, ahal den neurrian, gure heinean, gure erritmoan, eta zuekin. Hori da gure filosofia. Musika d’apéritif kolektiboa gara, DJak, sortzaileak eta diskoetxe independentea 2013az geroztik.

ELECTRO