« ELPMAS » DE MOONDOG BY ENSEMBLE 0

2023/03/03 ~ 21:00

DJ PONE

+ SKILLZ + JOMPAKT + LUKEZE

Prezioak 20~23 €
Kideentzat 17 €

ATABAL CLUB

360°-ko murgiltze-teknologia

Intelligence Audiorekin

Gertakari horretarako, abangoardiako soinu-teknologia ezarriko da. 360 graduko soinu-sistema inguratzaile batek edozein akustika ezin hobeki birsortzeko aukera ematen du, eta, gainera, edozein soinu-iturri 360°-ko espazioan edonon ezartzeko ere. Horrek ahala ematen die artistei sorkuntza-bide berriak aztertzeko eta beren musikaren ahalmena handitzeko.

360°-ko soinu-teknologia berri horrek espazio baten ilusioa sortuko du, non musika eta soinuak publikoaren inguruan ibiliko baitira, entzulea artistaren munduan erabat murgiltzeko.

DJ PONE

Badu 20 urte baino gehiago eszena alternatibo, egiazko eta errespetatuaren DJ enblematikoenetako bat da dela Thomas Parent, artista izenez DJ Pone.Lehenik, hip-hoparen munduan, DJ gisa ari izan baitzen Svinkels, Casseurs Flowters eta NTM taldeen emanaldietan.

Ondotik, DJ Pone musika elektronikoaren munduan indar handiz sartu zen. Birdy Nam Nam taldearen sortzaileetako bat izan zen. Bere agertoki gaineko indarra berretsi zuen, gero eta publiko sutsuagoaren aitzinean.

Azkenik, bakarkako ibilbideari ekin zion DJ Ponek. Ed Banger diskoetxe ezagunaren bidez, Erratic Impulse EPa eta Radiant LPa argitaratu zituen. Otsailaren 10ean, 1978 lan berria argitaratuko du!

♥ Birdy Nam Nam / Svinkels / NTM

ELECTRO HIP-HOP
HIP-HOP

SKILLZ

DJen munduko txapelketaren bost titulu irabazi eta alor horretan gailurra jo zuen Skillz-ek. Azken belaunaldiko DJen aitzindaria da.

Dena irabazi ondoan, ez du deus frogatu beharrik. Horregatik jartzen du bere teknika musikaren zerbitzura, eta ez alderantziz!

Platinekin eta biniloekin ikus dezakezun erakustaldirik ikusgarriena egiteko gai da Skillz. Areto bateko giroa berotzen ongi badaki, eta house, futurbeat, bass house edo hip-hop giroekin dantzan ariaraziko zaitu.

DJ osoa eta esperientziaduna da. Gainera, hurbiletik jarraitu beharreko ekoizle berrietako bat da! Bere erremixak eta bideoak izen handiek partekatzen dituzte, hala nola Apashe, Habstrakt, Sebastian (Ed Banger), Gangstarr, Public Enemy, Tony Romera, Malaa, NTM, IAM eta Oliver-ek.

“Biarritz Hall Music Festival”-en sortzailea da Skillz, lehen edizioan gaitzeko arrakasta ukan zuen festibalarena.Oroz gainetik, musika urbanoak eta elektronikoak bat egiten duten eszena berri honetako ekintzailea da.

JOMPAKT

Formakuntza klasikoko musikari profesionala eta baxu joile ezaguna da Jompakt. Tekno musikari laster interesatu zitzaion eta 2016an nahasten hasi zen.

Bere estilo gogokoena tekno ilun eta indartsua da, erritmo gogor eta zorrotzak eta melodia malenkoniatsuak uztartzen dituena, trancearen harmonia eta dark discoaren ukituekin.

ELECTRO
ELECTRO

LUKEZE

Euskal Herriko leku guzietan jo duen tekno DJa da Lukeze. Badu zenbait urte indie dance generoaren geruza ilun eta xarmagarriek erabat liluratu dutela.

Estilo honen eta nahastea gustuko duen tekno musikaren artean, antzekotasun asko aurkitzen ditu. Bere mundu ilun eta mekanikoan murgilduko gaitu beraz. Ez da ohera joateko tenorea….