Fr ~ Eu

22.01.15 ~ 21:00

Prezio bakarra: 10€ ~ Bertan: 15€

BULEGO

BULEGO pop-taldea Azkoitian sortu zen 2019. urtean, eta hasiera-hasieratik erakutsi du euskal musikaren eskemak urratzeko asmo argia. Horretarako, sektorearen ikuspegi holistikoa lortzeko bide berriak irekitzen ari da, proposamen berean uztartuta musika, estetika, sare sozialetako ekintzak eta sustapen modu berriak.

Euskara hutsean idatzitako letretan eguneroko gaiak lantzen ditu, betiere ikuspegi positibo bereizgarri batetik begiratuta eta hizkera zuzena erabilita, itzulingururik gabe. Bide berriak irekitzeko irrika horren adierazgarri dira sintetizadoreen soinuak eta soinu elektronikoak, taldearen soinu-paisaian protagonista diren aldetik.

Diskografiari dagokionez, bi EP argitaratu ditu orain arte. Lehenengoa “Bulego” (2020) izan zen, eta harremanen gaiari buruzko 6 abesti biltzen ditu, bakoitzean ikuspegi bat emanez. Bigarrena “Ilun Dagon Arren” (2020) izan da, eta taldearen aurkezpen-zikloa ixten duten 3 abesti ditu.

♥ Zetak / Zea Mays

POP ROCK