Fr ~ Eu

22.04.01 ~ 21:00

Prezioak: 12/15€ ~ Kideentzat: Urririk

CANNIBALE

Azkenaldian, taldeko musikariek “ezer ez egiten ikasi dute”. Halere, ezer ez egitean, hirugarren diskoa sortu dute. Taldearen eraginak, soinua eta marka argiki entzun eta asma daitezke disko berrian. Baina, post-edozerraren aroan, Life is Dead diskoa post-Cannibale gisako bat da. Artoski landurik eta xehe-xeheki pentsaturik izan den disko honetan dena da zehatzagoa eta hobea.

Sen eta sedukzio egoskin hori taldearen musika lurruntsuan eta Nicolasen hitz onirikoetan entzun daiteke. Life is Dead diskoak gerrian eta burumuinean espasmo eta irudimen kontrolagaitzak eragiten ditu.

Diskoetxeak 10. urtebetetzea ospatu zuelarik egin zen Born Bad Records-en kide Cannibale. Egun, diskoetxeko talde nabarmenetarik bat da. Kontzertu erabat gaiztoak eskaintzen dituzte normandiarrek, eta kantu berriekin kontinenteko kontzertu areto guziak sutan jarriko dituzte.

PSYCHE GARAGE
TRAD PSYCHE

MAIRU

Irudika ezazue oroimenaren ahanzturan galdutako istorio zahar bat edo iniziazio-bidaia itxurako odisea bat. Irudika itzazue Panda Valium, Polygorn eta beste taldeetan aritutako sei protagonista, izate mistiko baten bila. Bada, poliki-poliki, beren bidaiaren egiazko helburuaz ohartuko dira, hau da, izaki bakar batean bat egitea: Maïrü.

Ipuin moderno hori musika izeneko hizkuntza unibertsalean kontatzen zaigu hemen, txalapartarekin iragan urrun batean sustraiturik, sintetizadoreekin eta gailu modernoekin guztiz gaurkoa den trantze eroan murgildurik; gure arbasoak gaur mintzo balira bezala.

Musika tribala, liluragarria, harrigarria, sailkaezina eta ausarta. Kasu, bihotza berotuko dizue!

Atabal eta Le Microscope aurkezten dute