« ELPMAS » DE MOONDOG BY ENSEMBLE 0

2023/01/14 ~ 21:00

DUB GREETINGS

EQUAL BROTHERS MEETS
JONAH DAN & KING ALPHA

Prezioak 10~13 €
Kideentzat Urririk

EQUAL BROTHERS

MEETS JONAH DAN & KING ALPHA

Dub Greetings SOUND SYSTEM DUB REGGAE hitzordua da Ipar Euskal Herrian. Saio bakoitzean, Equal Brothers-ek Europako DUB eszenako beste talde edo artista batzuk gonbidatzen ditu. Gaualdi honetan, Dub Greetingsek dub ingelesaren artistarik hoberenak gonbidatu ditu: Jonah Dan eta King Alpha.

Jonah Dan 1970eko hamarkadaren amaieratik nazioarteko dub mugimenduaren eragilerik osoenetarik bat da. Artista mitifikatua, proiektu askotan parte hartu du, perkusionista, abeslari, musikari, konpositore edo ekoizle gisa, hala nola Disciples, Alpha & Omega, Busch Chemist, Shade of Black taldeetan… Inner Sanctuary bere diskoetxearen bidez dub eta sound system kulturak moldatu dituzten disko ugari ekoitzi ditu.

Ras Joseph ‘King Alpha’ 2002an hasi zen lehen dub kantuak ekoizten. 2006an, Ras Peter lagunarekin, bere soinu-sistema eraiki zuen. 2007an, lehen biniloa argitaratu zuen King Alpha diskoetxearen bidez. Bere musikan dagoen mezu kulturala bere soinu-sistematik jalgitzen den baxua bezain indartsua da.

Gaualdia ATABALen iraganen da, giro alai eta atseginean, Euskal Herrian egindako gure soinu sistemarekin. EQUAL BROTHERS Full System: Heavy bass guaranteed !!!

Jah Shaka / Jah Tubbys / Channel One

DUB SOUND SYSTEM

Atabal eta Equal Brothers aurkezten dute