« ELPMAS » DE MOONDOG BY ENSEMBLE 0

2024/01/20 ~ 21:00

DUB GREETINGS

Equal Brothers meets
Natural Ness ~ Dub Machinist ~ Little R

Prezioak 10~13 €
Kideentzat Urririk

EQUAL BROTHERS

MEETS NATURAL NESS, DUB MACHINIST & LITTLE R

Dub Greetings SOUND SYSTEM DUB REGGAE hitzordua da Iparraldean. Saio bakoitzean, Equal Brothers-ek DUB eszenako beste kolektibo edo artista batzuk gomitatzen ditu Sound System erraldoian jotzera.

Natural Ness

Dub musika! … Ttipitan erori ziren eltze barnera! Eraikuntza, ekoizpena, zuzeneko saioak, boxmen, animatzaileak… tupina guzietako zaliak dira Normandiako lagunak. Kasu, soinu ekipo berri batekin datoz!

Dub Machinist

Musikaren maitalea da. Estilo asko jotzeko gai da (electro, roots, stepper, early digital, dubstep), beste leku batzuetatik etorritako eragin batzuekin. Bere saioetan zuzenekoak eta hautaketak aldizkatzen ditu, eta, horrela, bere ekoizpenak eta besteekin egin elkarlanak ezagutarazten ditu…

MC Little R

Rub a dub eta raggamuffin nahasten dira bere emanaldietan, dela sound systemean, dela eszenatokian, non Weeding Dub, Try Love Sound, Melodub, Livication Corner, Culture Dub eta beste artista batzuekin jo izan duen.

HEAVY BASS GUARANTEED !

Jah Shaka ~ Jah Tubbys ~ Channel One

DUB SOUND SYSTEM

Atabal eta Equal Brothers aurkezten dute